Azken jardunaldian erabakiko da dena

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 11

Tolosaldea trainerua, Hondarribiko estropadan. Argazkia: AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Pasaian jokatu den estropadan laugarren izan da Tolosaldea trainerua, eta Orio bi puntutara gerturatu da ligako sailkapen nagusian.

Bi jardunaldi besterik ez dira geratzen Euskotren Liga amaitzeko, eta eskualdeko traineruak Zarautzen ziurtatu beharko du klubarentzat historikoa izango litzatekeen bigarren postua.

Gaurko estropadari dagokionez, ez da Ramon Erostarberen arraunlarien egunik honena izan. Laugarren kaletik ekin dio ohorezko txandan Tolosaldea traineruak eta estropadako lehen unetik Donostiako bi ontzien eta Orioren atzetik ikusi da. Amaieran, Donostiarra harrapatzetik gertu izan bada ere, laugarren postuarekin konformatu behar izan du eskualdeko traineruak (10.56,74) denborarekin.

SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   112p
  2. Tolosaldea                          84p
  3. Orio                                          82p
  4. Donostiarra                            81p
  5. Hondarribia                           59p
  6. Hibaika                                   37p
  7. Cabo da Cruz                         32p
  8. Tiran Pereira                         17p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!