Munduko txirrindulari onenak eskualdean zehar ibiliko dira bihar

Ataria 2024ko abuztuaren 9a

Aurtengo edizioan bi aldiz igaroko dira eskualdetik. Ibilbide horrek trafikoan eragina izango du eta autobus zerbitzuei ere eragingo die klasikak.

Donostian hasita, lehenengo aldiz, Villabonatik sartuko da Tolosaldera txirrindulari lasterketa. Asteasura joango da, Andazarrate mendatea igotzeko, Zarautz aldera. 100. kilometroa pasata, Tolosaldera berriro ere sartu-irtena egingo du lasterketak. Bigarren pasaeran Bidania-Goiatz aldetik, Urraki jaitsiko dute txirrindulariek. Albiztur pasa eta Tolosara iritsiko dira ondoren 13:30ak aldera. Anoeta pasa eta Alkizara igoko dira orduan lasterkariak. Elbarrena eta Adunako industriagunea pasaz, txirrindulariek Tolosaldea atzean utziko dute. Helmuga Donostian izango da, urtero legez.

Trafiko aldaketak

Biharko proba honek trafiko eragozpenak izango ditu zeharkatzen duen herrietan. Esaterako, Zizurkilen errepideak tropela iritsi baino 45 minutu lehenago itxiko dituzte, eta proba amaitu ostean berriro zabalduko dituzte.

Tolosan, berriz, Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua itxita egongo dira 12:00etatik aurrera. Udaltzaingoak herritarrei eta bisitariei probaren ibilbide osoan zehar ibilgailuak ez aparkatzeko eskatu die. Horregatik, gaur, 22:00etarako Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autoak kendu beharko direla jakinarazi dute. Autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira eta autobus linea ezberdinen geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira lasterketak iraun bitartean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!