Altuna eta Rezusta izan dira garaile

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 9a

Atzo jokatu zuten Andre Maria Zuria Torneoko finala Gasteizeko Ogeta pilotalekuan. Bikote gorriak garaipen argia eskuratu zuen Iñaki Artola eta Ander Imazen aurka, 22-19 irabazi ostean. Gainera, amezketarra aukera zuten finaleko pilotari onena.

Markagailuan une oro izan ziren aurretik irabazleak, eta ez zen esperotako parekotasunik egon final osoan zehar. Urdinek deseroso ekin zioten lehiari, eta bikote gorriak ongi baliatu zuen aukera hori. Hainbat tanto txandakatu zituzten, baina bikote urdinak lau tanto jarraian egitea lortu zuen, markagailua 14-10 jarriz. Garaileak, ordea, ez ziren urduri jarri. Rezustak atzean Imaz menderatu zuen, eta Altunak, berriz, Artola.

Bikote gorriak sendotasun aparta erakutsi zuen atzoko finalean, eta horren emaitza da atzoko garaipena. Hain zuzen, 22 eta 13ko emaitzarekin irabazi zuten Andre Maria Zuria Torneoko finala. Ama Zurian lehen garaipena du Rezustak, eta Altunak, berriz, laugarrena, Aspen sei urteetan lortzen duen lehenengoa. Gainera, amezketarra aukera zuten finaleko pilotari onena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!