Ogeta pilotalekua, beste eskualdeko derbi baten lekuko

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 7a

Altuna III.a eta Artola lehiatuko dira nor baino nor bihar, Gasteizen, Andre Maria Zuriaren Torneoko finalean. Amezketarrak Rezusta izango du bizkartzain, eta alegiarrak berriz Imazekin osatuko du bikotea.

Ohitura bilakatzen ari da Andre Maria Zuriaren Torneoko finalean eskualdeko derbia ikustea. Pasaden urtean Peña II.a eta Altuna III.a izan ziren nor baino nor, eta aurten berriz, amezketarrak Artola izango du aurkari gisa.

Finalerako lehen txartela, Artola-Imaz bikoteak lortu zuen pasaden astelehenean Laso-Albisu bikoteari 22-11 irabazi ostean. Atzo berriz, Altuna-Rezusta 22-15 nagusitu ziren Zabala-Martija bikotearen aurka.

Finala; bihar jokatuko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta sarrerak erosteko aukera jada zabalik dago, entradasfronton web orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!