Olatu onean jarraitzen du Tolosaldeak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 4a

Tolosaldea trainerua, Castroko estropadan. Argazkia: AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Orioko uretan jokatu den estropadan bigarren izan da gaurkoan ere Tolosaldea trainerua. Lau estropada erreskadan daramatzate bigarren postuan sailkatzen, eta guztira, zortzi dira bigarren postuan amaitu dituzten bandera kopurua.

Orioko XXIV. Emakumezkoen Bandera jokatu da gaur eta Ramon Erostarberen arraunlariek maila handiko estropada burutu dute beste behin. Eskualdeko trainerua lehenengo kaletik aritu da eta (11.15,74) denborarekin, Arraun Lagunak traineruarengandik sei segundotara geratu da eta hirugarren izan den Oriori hiru segundo sartu dizkio helmugan. Tolosaldea traineruak, Hondarribian eta Pasaian izango ditu datorren asteko hitzorduak.

SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   96p
  2. Tolosaldea                          73p
  3. Orio                                          70p
  4. Donostiarra                            68p
  5. Hondarribia                           51p
  6. Hibaika                                   32p
  7. Cabo da Cruz                         27p
  8. Tiran Pereira                         15p

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!