Bigarren trainerurik azkarrena direla berretsi dute

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 3a

Tolosaldea trainerua, Lekeitioko estropadan. Argazkia: AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Tolosaldea trainerua bigarren sailkatu da Castron jokatu den VIII CaixaBank Banderan, eta ligako aurkari zuzenak geroz eta urrunago ditu sailkapen nagusian.

Eskualdeko traineruak aurrera pauso handia eman du Euskotren Ligako txapeldunorde izateko lehian, gaur, Castroko uretan. Ramon Erostarberen neskek estropada sendoa burutu dute lehenengo kaletik, eta bandera irabazi duen Arraun Lagunak traineruarengandik zortzi segundotara geratu dira helmugan, (11.19,86) denbora ezarriz. Biharko estropada eskualdetik gertu lehiatuko da, Orion hain zuzen ere, eta Tolosaldea trainerua azken bi estropadetako inertzia onarekin jarraitzeko asmoz itsasoratuko da.

SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   88p
  2. Tolosaldea                          66p
  3. Orio                                          64p
  4. Donostiarra                            64p
  5. Hondarribia                           46p
  6. Hibaika                                   29p
  7. Cabo da Cruz                         25p
  8. Tiran Pereira                         14p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!