Kultur eta parte-hartze ekintza jardunaldiak Altzon eta Larraulen

Ataria 2024ko uzt. 29a, 19:00

Larraulgo Maite Arana alkatea LABO GEO programaren aurezkpenean izan da goizean, Donostian. Argazkia:GFA

LABO programaren barnean, GEO (Gorputza eta ondarea) deituriko ekimenaren parte izango dira Altzo eta Larraul. Kultura Gipuzkoako landa udalerrietara gerturatzeko helburuarekin sortu den ekimena da honakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur aurkeztu duen LABO GEO programako hiru herri partaideetako bi Altzo eta Larraul izango dira. Irailaren 14ean Larraulen eta hilaren 28an Altzon, arte eta modalitate ezberdinetako dantza ekimenak gauzatuko dituzte. Mutiloak (Goierri) ere izango ditu proiektu horretako beste ikuskizun batzuk.

Larrauli dagokionez, Jarduerak irailaren 14ko larunbatean hasiko dira; mugimendu, ahots eta plastika tailerrekin. 2 ordu eta erdi inguru iraungo dute, eta ikusle guztientzat izango da, dohainik. Irailaren 15ean, igandea, honako ikuskizun hauek egongo dira: NODEren aurkezpena Baturekin, Remedios Vals Jone Amezaga eta Manu Gaigneren eskutik, eta Lehio zikin, zeru garbi ikuskizuna eskainiko du Mari Zaunkak. 



Altzon berriz, Irailaren 28an, larunbata; mugimendu, ahots eta plastika tailerrak egingo dira, eta Larraulen moduan, herritar guztientzat irekita egongo da. Irailaren 29an, igandea, DABek Nun Zira? aurkeztuko du, Cielo Rasok Reset emanaldia eta Osa eta Mujikak Bueltaxka ikuskizuna eskainiko dute.

Autobusak udalerrietara joateko

Bertaratzea errazteko, autobus bat jarriko da Donostiako eta Tolosako bisitarientzat, eta aldez aurretik eman beharko da izena.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!