Lau bikote ariko dira III. Emakumezkoen Sega Sail Lehiaketan

Ataria 2024ko uztailaren 27a

Altzon jokatuko da gaur, herriko festen egitarauaren barruan, 17:00etatik aurrera.

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Emakumezkoen III. Binakako Sega Sail Lehiaketa izango da gaur jokoan, Altzon, eta lau bikotek parte hartuko dute, 17:00etan hasiko den saioan. Izadi Arrospide leaburuarra eta Maide Garmendia, Luixa Uzkudun leaburuarra eta  Susana Lopez, Irati Astondoa eta Malou Henriksen, eta Alaitz Imaz hernialdetarra eta Jugatx Agirre berastegiarra ariko dira nor baino nor.

Bikote bakoitzak 300 metro karratu moztu beharko ditu ahalik eta azkarren, baina epaileek txukun moztuaraziko die, egindako akatsak zuzenduaraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!