Denok Danenako pultsulariak, bikain Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2024ko uztailaren 25a

Denok Danenako hainbat pultsulari, Gipuzkoako Txapelketan. DENOK DANENA

Asteburuan, Irungo Uranzu frontoian, Gipuzkoako Senior eta Master Txapelketa izan zen jokoan, eta Denok Danenako pultsulariek emaitza oso onak lortu zituzten.

Senior emakumezkoetan, 49 kiloko mailan, Izarne Marko txapelduna izan zen; 55 kilokoan, Amaia Blanco txapeldun eta Lidia Marton bigarren; 59 kilokoan Susana Davila txapeldun eta Daniela Perez bigarren; 71 kilokoan, Elena Mangas txapeldun, eta Rebeca Arana bigarren; 76 kilokoan, Allison Rivera txapelduna izan zen. Kategoria guztietan txapelduna Elena Mangas izan zen.

Senior gizonekoetan, 67 kiloko mailan, Ekaitz Kortajarena txapeldun; 73 kilokoan, Pablo Ucero txapeldun eta Igor Sasiain bigarren; 81 kilokoan, Beñat Gonzalez txapeldun; 89 kilokoan, Gorka Endjilo hirugarren; 96 kilokoan, Aitor Tecedor txapeldun; 102 kilokoan, Ion Ander Iriarte txapeldun; eta kategoria guztietan txapeldun Ekaitz Kortajarena.

Master mailan, emakumezkoetan, 35 urtetik gorakoetan, 55 kiloko mailan, Amaia Blanco txapeldun eta Lidia Marton bigarren; eta 59 kilokoan Daniela Perez txapeldun. Gizonezkoetan, 35 urtetik gorakoan, 67 kilokoan Ekaitz Kortajarena txapeldun; 40 urtetik gorakoetan, 73 kilokoan Pablo Ucero txapeldun; eta 45 urtetik gorakoetan, 96 kilokoan Aitor Tecedor txapeldun.

Txapelketan pultsulariek lortu dituzten puntuazioek Espainiako Ligaren III. Jardunaldirako balio dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!