BABESTUTAKO EDUKIA

Ingelesa eskualde guztian zehar zabalduz

Ataria 2024ko uzt. 24a, 10:03

Target Akademiako arduraduna den David Ugowe Ibarran zabalduko duen eskolaren atarian.

Datorren ikasturtean berrikuntzak izango ditu Target Akademiak; horietako bat da irailaren 9an Ibarran eskolak ematen hasiko direla.

Ikasturtea amaitu berri den honetan, Target Ingeles Akademian hasiak dira datorrena prestatzen. Horretarako zenbait berrikuntza egiten ari dira, eta horietako bat izango da Ibarrako akademia berriaren irekiera. Orain arte Tolosako Samaniego kaleko 2. zenbakian izan dira, baina espazio falta dela eta, akademia berri bat irekiko dutela jakinarazi du David Ugowe zuzendariak. «Ikasle asko ditugu eta Tolosako espazioa txiki geratu zaigu, horregatik, Ibarran beste lokal bat atondu dugu, baina gure asmoa da Tolosako akademia mantentzea».

Lokal berriak argitsua izan behar zuen, «ikasleak zein irakasleak eroso egoteko». Eta hori Ibarran aurkitu dute. Hain justu, Euskal Herria kaleko 7. zenbakian zabalduko dute Target Akademia berria irailaren 9tik aurrera. Baina hori ez da egingo duten berrikuntza bakarra izango, izan ere, lantaldeak ere izango ditu zenbait aldaketa. «Orain arte akademian hiru irakasle soilik izan gara, baina datorren ikasturtean lau izango gara, eta behar bada baita bost ere». Ikasle kopurua ere handituko da. «Kalitate handiko irakaskuntzarekin konprometitzen gara, horregatik, gehienez, sei ikaslez osatutako talde murriztuak izaten ditugu».

Dagoeneko zabaldu dute matrikulazio epea eta interesa dutenek, 685 80 46 28 telefono zenbakira deituta, info@targetinternational.eu edo david.coach@targetinternational.eu helbideetara idatzita edo Targetinternational.eu webgunearen bitartez eman dezakete izena. Lehen aldiz izena eman nahi dutenek, berriz, webgunearen bidez proba bat egin beharko dute zein maila duten zehazteko eta horren arabera ikastaro batera edo bestera bideratzeko.

ESKAINTZA ZABALA

Haur, gazte zein helduentzako eskaintza zabala dute. Horiek ikasturtean zehar ez ezik, udan ere ingelesez aritzeko aukera izango dute. Izan ere, atzerrian zein akademian ingeleseko ikastaroak egiteko aukera eskaintzen dute. Batetik, ingelesean ondo doazen ikasleek euren hizkuntza maila hobetzeko modua izango dute. Baina bestetik, ikasle berri batek ikasturte berriarekin batera Target Akademian hasi nahi badu, udan aukera ederra izango du ingelesarekin hasi eta irailetik aurrerako ikasturte berrian prestatuago egoteko.

Ikasturtean zehar ere aukera zabala eskaintzen dute. «3 urteko ikasleak ditugu, baina baita adineko ikasleak ere, eta denekin metodologia bera erabiltzen dugu, alegia, ingelesa ahalik eta modu eraginkor eta dibertigarrienean irakasten dugu», esan du zuzendariak. Horretarako, teoria baino gehiago, praktikara jotzen dute CLIL (Content and Language Integrated Learning) izeneko metodologia erabiliz. «Horrek irismen handiagoa ahalbidetzen du edukiaren eta hizkuntzaren arteko harremanean, horregatik, klasean bideo, telesail edo filma ugari ikusten ditugu, ikusi dutenaz hausnartu dezaten, beti ingelesez».

Horrez gain, enpresentzako ikastaroak ere antolatzen dituzte, «bertako profesionalen maila hobetu eta arintzeko. Izan ere, gure helburua beti izango da bezeroen ingelesa hobetzea, baina baita euren enpresa hazten laguntzea ere». Irakasleentzako ingeles ikastaroen eskaintza zabala ere dute, «eta lan mundura salto egin behar dutenean prestatuta egon daitezen laguntzen diegu». Horretarako, First edo Advanced bezalako tituluak lortzeko saioak ere eskaintzen dituzte Target Akademian. Uztail amaieran izaten da azterketa egiteko deialdia, eta ikasle askok, hilabete hori aprobetxatzen dute azterketa prestatzeko. «Horretarako aparteko saioak ere ematen ditugu, errepaso moduan. Esaterako, aste honetan izango dugu ikasturte honetako azkena, asteburuan egingo baitute azterketa».

ESKUALDE GUZTIAN ZEHAR

Target 2013an sortu zen, eta bertan erabiltzen duten lan metodologiari esker, gaur egun hedapen prozesuan jarraitzen du. Horren erakusle da 2021ean abiatu zuten Landa Target proiektua. «Eskualdeko zenbait herritako gurasoek deitu ninduten ingelesezko klaseak bertan emateko eskatuz. Nik ez nuen horretarako astirik, baina hango umeak ez nituen ingelesezko klaserik gabe utzi nahi eta nire ikasle izandako bat prestatu nuen bertan klaseak emateko», azaldu du Ugowek.

Geroztik, Berrobin (16 ikasle), Elduainen (8 ikasle) eta Tolosako Amarotz auzoan ere ematen dituzte ingeleseko ikastaroak, eta bertako ikasleak eta gurasoak zerbitzuarekin «oso pozik» daudela kontatu du: «Gurasoekin gertukotasuna izatea ezinbestekoa dugu, beraiek baitira ikasleen garapenaz sakonago hitz egiten digutenak, eta ingelesezko klaseetara oso gustura joaten direla kontatzen didate».

Tolosako akademiako irakasleek ere irakaskuntza maite dute eta Ugowek kontatu du oso motibatuta daudela eta ilusio handia dutela. Horregatik, «bikaintasuna» eta «eraginkortasuna» dira Target Akademia bereizten duten alderdi nagusiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!