Txirrindulari profesionalak, eskualdetik

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Iazko Ordiziako Klasikoan, txirrindulariak eskualdetik igarotzen.

Ordiziako Klasikoa izango da jokoan etzi goizean zehar eta txirrindulari profesionalak eskualdeko errepideetatik ariko dira lehian. 

101. Ordiziako Klasikoari hasiera 10:00etan emango zaio, probak izena hartu duen herritik. Txirrindulariak bost itzuli emango dizkiote ibilbide bati: Ordiziatik hasi, Ikaztegieta, Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz eta ondoren Ordiziatik pasatzeko berriro. Azken bi itzulietan Alegiatik Altzora igoko dira txirrindulariak eta ondoren Amezketara joango dira. Abaltzisketako gaina bost aldiz igoko dute eta Altzokoa bi aldiz, beraz. Eskualdeko txirrindulariei dagokionez, Caja Rural taldeko Gorka Sorarrain tolosarrak parte hartuko du lasterketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!