Lehian agurtu dute festa

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 21a

Santa Marina jaiak ospatu dituzte gaur, eta arratsaldean, Albizturko eta Bidaniko gazteen arteko herri kirolen erakustaldia egin dute ermitaren ondoko zelaian.

Festa eguna izan dute gaur Santa Marina ermitaren inguruan. Horretarako, Albizturko eta Bidaniko gazteak nor baino nor gehiago aritu dira herri kirolen erakustaldian. Egin beharreko lanen artean trontzan, txingatan, lokotxetan eta korrika aritu dira, besteak beste. Giro ederra izan da ermitaren ondoko zelaian eta herritarren animoei esker, azkenean, Bidaniko gazteak izan dira irabazle. Ospakizuna borobiltzeko, berriz, Alaitz eta Garazi trikitilariek girotu dute ondorengoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!