Gazteen II. Sega Sail Lehiaketa jokatuko da igandean

Ataria 2024ko uztailaren 19a

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Anoetan egingo da saioa, eta sei segalarik parte hartuko dute, erdiak eskualdekoak.

Sei gizonezko gazte ari dira lehian igande honetan, Gazteen II. Sega Sail Lehiaketan. 12:00etan hasiko da lehia eta Anoetan jokatuko da, zehazki Anoetatik Villabonara doan oinezkoen bidean. Segalariak bikoteka ariko dira eta bikote bakoitzak 600 metro koadro moztu beharko ditu ahalik eta azkarren, baina txukuntasunari eutsita.
 
Partaideak Amaiur Arrospide leaburuarra, Gorka Bildarratz tolosarra, Iñigo Etxabe belauntzarra, Josu Mendizabal, Manex Olaiz eta Oier Mitxelena izango dira.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!