Gehigarria: ongizatea

Ongizate osoa, bertatik bertara

Ataria 2024ko uztailaren 18a

Tolosaldeak gastronomia eskaintza aberatsa duela esan ohi da, eta horren adierazle Ataria-n maiatzean argitaratutako gehigarri osatu eta aberatsa. Ez da hori ordea, eskualdeak duen eskaintza aberatsaren adierazle bakarra: orriotan ongizateari lotuta ditugun profesionalen sorta ederra duzue eskura.

Ongizate osoa lortzeko alderdi asko hartu behar baitira kontuan: entzumena zaindu behar da, ikusmena, gorputzeko gihar eta atalak mimatu behar dira, hortzeriari erreparatu, elikadurari arreta jarri... Osasuna zaintzeko eta bizi kalitate ona lortzeko zentro ugari daude Tolosaldean eta horietara gerturatzeko aukera izango duzu gehigarri honetan. Eta ez gara ari bakarrik fisikoari buruz, buru osasunak berebiziko garrantzia du ongizate osoa lortzeko garaian eta horri ere tartea egin diogu. Zabaldu gehigarria eta murgildu ongizatearen munduan, seguru hemen topatuko duzula behar duzun profesional hori.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!