Okomo eta Martinez de Rituerto, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan irabazle

Ataria 2024ko uztailaren 17a

Guztira eskualdeko bost atleta izan dira parte hartzen 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan: Maria Felisa Okomo, Ander Martinez de Rituerto, Iker Esnaola, Joseba Larrauri eta Mario Estanga.

Asteburuan izan da jokoan Burgosen (Espainia), 23 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa. Eskualdeko lau atleta izan dira parte hartzen bertan, eta horietatik bik urrezko domina lortu dute: Maria Felisa Okomok pisu jaurtiketan eta Ander Martinez de Rituertok pertika jauzian. 
 
Okomok pisu jaurtiketan zein disko jaurtiketan parte hartu zuen. Tolosa CF Atletismo taldeko kideak azken jaurtiketan lortutako 13,71 metroko markarekin lortu zuen lehen postua. Hori horrela, Espainiako Txapelketako kategoria txiki guztietan irabazi du. Diskoa jaurtiketan gutxigatik ez zen hobekuntza fasera igaro, 39,69 metrotako jaurtiketarekin 9. postuan amaituz.
 
Martinez de Rituerto Real Sociedad taldeko atleta tolosarrak 5,35 metroko jauziarekin irabazi zuen txapelketa. Gainera, marka pertsonala egin zuen eta 23 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra ezarri.
 
Beste hiru atletei dagokionez, Tolosa CF-ko Iker Esnaola belauntzarrak bikain amaitu zuen denboraldia, pisu jaurtiketan 14,37 metro jaurtiz, zortzigarren postua lortuz eta marka pertsonala eginez. Real Sociedad taldeko Joseba Larrauri irurarrak 200 metrotan parte hartu zuen, eta gutxigatik ez zen sartu finalean, azkenean 9. postua lortuz 21,65ko denborarekin. Super Amara BAT taldeko Mario Estanga tolosarrak pertika jauzian parte hartu zuen, eta 12. postuan amaitu zuen, 4,65 metroko jauziarekin.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!