2024/08/10 11:15

Lasterketa

Lasterketa
Tolosaldea

Donostiako Klasika. Dostian hasita, Villabonatik sartuko da Tolosaldera txirrindulari lasterketa. Asteasura joango da, Andazarrate mendatea igotzeko, Zarautz aldera.

100. kilometroa pasata, Tolosaldera berriro ere sartu-irtena egingo du lasterketak. Bidania-Goitz aldetik, Urraki jaitsiko dute txirrindulariek. Albiztur pasa eta Tolosara iritsiko dira ondoren (13:15-13:30 aldera). Anoeta pasa eta Alkizara igoko dira orduan lasterkariak. Elbarrena eta Adunako industriagunea pasaz, txirrindulariek Tolosaldea atzean utziko dute. Helmuga Donostian izango da, urtero legez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!