Ilusioz gainezka iritsi dira haur sahararrak

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 12a

Tolosaldean uda igaroko duten bederatzi haur saharar errefuxiatuei harrera egin zieten atzo, Leaburu-Txaramako udaletxean.

17:30ean hasi zen harrera ekitaldian, Tolosaldeko udaletxeetako ordezkarien agurra jaso zuten haur sahararrek, eta datorren urtean, «Oporrak Bakean programa antolatzeko beharrik ez izatea» espero dutela adierazi zuten udal ordezkariek. Harrera ekitaldiari amaiera emateko; Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emandako pagoa landatu eta merendola egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!