Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probak, eskualdetik

Ataria 2024ko uztailaren 11

Beasainen hasi eta bukatzen badira ere, eskualdetik igarotzen dira Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetako korrikalariak. Asteburuan, korrikalariak ikusteko eta animatzeko aukera izango da, beraz.

Ehunmilak probak 171 kilometro ditu, eta ostiralean 18:00etan abiatuko dira parte hartzaileak. Zelatungo lepotik larunbateko 01:40ak inguruan pasako dira. Ondoren, Tolosako Beotibar frontoian ibilbideko gune garrantzitsuenetako bat izango dute; hortik 03:00ak aldera hasiko dira pasatzen. Ondoren, Jazkue gainetik pasa (04:20) eta Amezketatik igaroko dira; azken herri horretan aurrenekoak larunbateko 05:15ak aldera hasiko dira pasatzen.

Goierriko Bi Handiak probako parte hartzaileak ere ostiralean abiatuko dira, baina gauez, 23:00etan. Larraitz izango da bigarren anoa gunea eta kontrol gunea, eta bertatik aurrenekoak larunbateko 00:35ak inguruan pasako dira.

Antolatzaileek jendeari deialdia egin die, hurbildu eta ibilbidean zehar parte hartzaileak animatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!