Amasarrak sasoiko jarraitzen duela erakutsi du goizean Asteasuko Bulano baserriko lurretan izandako lehian. Ohiko eran izan da txapelketa, hau da, ordubetean zeinek belar kilo gehiago ebaki behar zituen, eta Etxeberria izan da garaile, 3.785 kilorekin. Atzetik Julen Gabirondo urnietarra izan du (3.559 kilo), eta hirugarren postuan, berriz, Mikel Lizartza tolosarra sailkatu da (2.943,50 kilo).