Amezketarrak jantzi du txapela, laugarrengoz

Ataria 2024ko uztailaren 7a

Argazkia: Eduardo Buxens

Jokin Altunak San Ferminetako lau eta erdiko finala irabazi du, Jon Ander Peña 22-21 mendean hartuta. Peñak aurretik egin du ia partida osoa, baina azkenean txapela Amezketara joan da, laugarren aldiz.

Nafarroa Arena jendez gainezka izan da gaurkoan. Izan ere, San Ferminetako Lau Eta Erdiko Txapelketa finala izan dute jokoan Jokin Altuna amezketarrak eta Jon Ander Peña tolosarrak. Peña partida osoan aurretik joan bada ere, amezketarrak eraman du txapela, 22-21 mendean hartuta.

Tolosarrak lehen finala izan du gaurkoan, eta bereak emanda amaitu du partida. Altuna baino gehiago izan da azken zatian sartu diren arte. Altuna, berriz, ez da nahi bezala aritu, baina bere lehiakortasuna agerian gelditu da beste behin. 18 eta 14 atzetik zela sei tanto jarraian egin ditu amezketarrak, eta ondoren, 20. tantoan berdinketa etorri da.

Partida ikaragarri gogorra izan da,  guztira 372 pilotakada jo baitituzte. Peña 21 eta 20 aurreratu da, baina Altunaren tantoak berriro berdinketa ekarri du (21-21). Azken tantoa erabakigarria izan da eta horrek eman dio garaipena Altunari. Egungo Buruz Buruko txapeldunak, laugarren aldiz irabazi du San Ferminetako Lau Eta Erdiko Txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!