Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko uzt. 11a, 13:00

Biharko astekariko protagonista nagusia Juantxo Agirre Mauleon da, Aranzadi zientzia elkarteko idazkari nagusia, postuan 25 urte bete ostean, besteak beste, arkeologia lana duindu beharraz hitz egin du. Bestalde, biharko Ataria astekaria irakurtzeko gonbidapena Irati Atxa, Maria Aranberri eta Ines Puyadena Emakumeak Automobilismoan taldeko kideek egin dute. Ikusi bideoa!

Ondorengoak ez dira falta izango uztailaren 12ko zenbakian:

  • Eneritz Maiz Etxarriren iritzi zutabea.
    • Espainiartzen?
  • Irati Atxa Maria Aranberri eta Ines Puyadenaren elkarrizketa.
    • «Oso babestuta sentitzen gara».
  • Aranzadiko Juantxo Agirre Mauleonen elkarrizketa.
    • «Unibertsitatearen eta gizartearen arteko tarte horretan dago Aranzadi».
  • Tolosaldea Garatzenen atala.
    • Lehiberriko Enpresa Haztegia, ekintzaileen habia.
  • Joxe Manuel Odriozola Galtzaundikidearen Hitzez Hitz.
    • Segregazio linguistikoa.
  • Amaia Karrera Garciaren iritzi zutabea.
    • Ez da desfasea, biolentzia da.
  • Aintzane Artolaren errezeta.
    • Gofreak.
  • La Jodedera musika taldeari eskainitako erreportajea, Jon Casaresekin hitz eginda.
    • Kubako doinuak, Alegian.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!