Miren Larrarte bikain hasi da 'Plazandreak' txapelketan

Ataria 2024ko uztailaren 4a

Lau eta erdiko txapelketa jokatzen ari da Miren Larrarte pilotaria, 'Plazandreak' egitasmoaren barruan. Uztailaren 1ean jokatu zuen lehen partida Aizane Ibarrolaren aurka eta Tolosaldeko pilotaria nagusitu zen 18-9ko emaitzarekin.

Hurrengo partida uztailaren 15ean jokatuko du Larrartek, Etxegarairen aurka. Finala abuztuaren 5ean jokatuko da eta partida guztiak ETB-k emango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!