Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko uztailaren 4a

Biharko astekaria kulturaz blai dator. Liburu saltzaile baten azalean sartuko gara Tolosako Babel liburu dendako Fabi Jubinen eskutik. Aste gai nagusia Elena Aranbarriri eskaini diogu, Tolosako Udaleko antzerki eskola utzi berritan hiru hamarkadaren ostean, «axolagabekeriaren aurkako» baliabide gisa definitzen du berak antzerkia. Eta gainera, Iñaki Gereñu Peachy Joke musika taldearen itzuleraz mintzatu da.

Ondorengoek osatuko dute biharko 2003. Ataria astekaria:

  • Ane Urkolaren iritzi zutabea.
    • Sinesten zaituztet.
  • Fabi Jubini eskainitako elkarrizketa.
    • «Bezero asko daude kontzientziatuta, eta etxeko liburu dendarekin jarraitu nahi dute».
  • Aitor Atxegarekin Xiberutik atala.
    • Jondane Johane (edo udaburuko suak).
  • Elena Aranbarri antzerki irakasleari elkarrizketa.
    • «Urte asko dira, baina ezinbestekoak orain naizena izateko».
  • Aratz Arzelus Harituz-eko kidearen bertsoa.
    • Denbora.
  • Aintzane Artolaren errezeta.
    • Orburuak tomate saltsarekin.
  • Maitane Dorronsororen iritzi zutabea.
    • Krabelinak loretan.
  • Pili Aguadoren Begirada Grafikoa.
    • Sugea suge.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iñaki Gereñu Odriozola Peachy Joke taldeko kideari elkarrizketa.
    • «Behar genuen atseden bat, eta ez oporraldi zentzuan».

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!