Larraitz eta Urkizu auzoetan ere, San Pedro ospakizun

Ataria 2024ko ekainaren 29a

Euriak lagundu ez badu ere, otordu eta trikiti doinuak izan dituzte bi auzoetan.

Abaltzisketako Larraitz auzoan hamaiketakoa egiteko elkartu dira herritarrak mezaren ostean, trikiti doinuek alaiturik. Arratsaldean ere trikitiak girotu du auzoa.

Tolosako Urkizu auzoan mezaren ondoren haurrentzako jolasak izan dituzte, eta ondoren auzotarrak elkartean elkartu dira bazkaltzeko. Arratsaldean gazteen arteko herri kirolak izan dituzte eta afariaren ostean Joxe Mendizabalen doinuak izango dituzte gaua alaitzeko.

Bihar ere izango da Urkizun festa giroa. Goizean, 11:00etan patata tortilla eta sagardo lehiaketa izango dute. Arratsaldean, berriz, 17:00etan, bolo eta toka lehiaketan ariko dira eta umeentzat jolasak ere izango dituzte. Ondoren, txokolatea hartuko dute, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!