Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko eka. 27a, 13:00

Biharko astekaria ekainaren 28aren harrotasunaren egunarekin batera dator, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunarekin batera. Ura Iturralde argazkilariak edo Ibaikadak artistak eguna presente izan dute. Gainera, Xabin Fernandez aktore eta gidoilariak 'Kanpora sartzen' antzezlanerako gonbita luzatu die irakurleei.

Aldizkariaren gai nagusia Jokin Altuna amezketarrak beteko du. Izan ere, profesionaletara salto egin zuenetik hamarkada bete berri da. Hamar urteko ibilbidea gogoratzeko elkarrizketa dakar aldizkariak. Ez galdu gainera Altunaren ingurukoek pilotariari berari egindako galderak. Honetaz gain, bihar ezagutuko da Altunak sinatutako pilotaren irabazlea.

Aldizkari bete-beteak ondorengo edukiak ere izango ditu:

  • Ura Iturralderen iritzi artikulua:
    • Harrotasuna.
  • HCA larrialdi enpresako kideei egindako elkarrizketa —Heiko Callens eta Yeray Arakistain—.
    • «Denok beharko genituzke lehen sorospeneko ezagutzak».
  • Hitzez Hitz atala.
    • Tolosako semaforoak biziberritzen euskararen eskutik.
  • Jokin Altunari eskainitako elkarrizketa:
    • «Pilota nire lana da baina baita nire pasioa ere».
  • Maider Barandiaranen iritzi artikulua:
    • «Estetika arauak».
  • Ibaikadak artistaren Begirada Grafikoa:
    • Ez-lekuen desherria.
  • Xabin Fernandezi, Kanpora sartzen antzezlanaren egileari eta protagonistari elkarrizketa:
    • «Hamar urtean ez dut honi buruz hitz egiteko gaitasunik izan».
  • Asteburuko eskualdeko agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena Iker Ibarluzearen eskutik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!