Alaitz Imaz eta Jon Otegi izan dira azkarrenak bigarren saioan

Ataria 2024ko ekainaren 13a

Euskal Herriko Sega Ligako bigarren saio puntuagarria jokatu da Udaben.

Emakumezkoetan, Alaitz Imaz hernialdetarra gailendu da, eta ondoren sailkatu dira Luixa Uzkudun leaburuarra eta Maide Garmendia. Gizonezkoetan Jon Otegi izan da azkarrena, bigarren Oier Urkola anoetarra eta hirugarren Mikel Lizartza tolosarra. Beteranoetan, Pabi Astondoa izan da lehenengoa eta Joakin Garmendia anoetarra bigarren.

Gaztetxo helduen artean, Harri Mitxelena izan da azkarrena, bigarren Iune Mikeo eta hirugarren Lorea Zunzunegi gazteluarra. Gaztetxo txikien artean, Mari Olazar gazteluarra izan da lehenengoa, Haizea Larrañaga gazteluarra bigarren eta Claudia Pellus gazteluarra hirugarren.

Euskal Herriko Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Legorretan egingo da, ekainaren 30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!