Euriari dantzan egin diote aurre

Ataria 2024ko ekainaren 9a

Berastegi, Orexa, Lizartza, Leaburu-Txarama eta Gazteluko 60 herritar inguru bildu dira Uliko bordan, eta dantzan igaro dute goiza.

Eskualdeko bost herrien topaketa egin dute goizean, Uliko bordan. Horiek izan dira, hain justu, Berastegi, Orexa, Lizartza, Leaburu-Txarama eta Gaztelu. Eguraldi txarra izan arren, bost herrietako 60 herritar inguru animatu dira goiza erromeria giroan igarotzera. Uliko bordan egin dute hitzordua, 12:00ak aldera, eta ondoren, bazkaria egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!