Hauteslekuak, normaltasunez

Ataria 2024ko ekainaren 9a

Europako Parlamenturako hauteskunde eguna da gaurkoa, eta eskualdeko herritar ugarik eman dute botoa dagoeneko. 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak eta oraindik botoa eman ez dutenek ordura arte izango dute horretarako aukera.

Emaitzak 23:00etatik aurrera emango dituzte eta guztiak jarraitu ahal izango dira 'Ataria'-n, herriz herriko datuak kontsultatu ahal izango baitira Ataria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!