Eki Lizaso gailendu da beste behin

Ataria 2024ko ekainaren 7a

Maiatzaren 25ean, larunbata, Villabonako Olaederra kiroldegian , Gipuzkoako Junior eta Unibertsitate Txapelketa eta Teknika Topaketako I. Jardunaldia egin ziren. Eki Lizasok Euskadiko marka berriak ezarri zituen junior mailan.

Giro polita egon zen goizean zehar eta Denok Danena taldeko txikienak gogotsu aritu ziren. Beraientzat lehen aldia izan zen jende aurrean aritzen zirena eta lan ederra egin zuten.

Hauek teknika topaketan parte hartu zutenak: prebenjaminetan, Iraitz Kortajarena, Kaia Astibia, Ekhi Rubiños, Oxel Tolosa eta Diego do Santosek. Kortajarenak Astigarragako Eskolan ikasten du eta beste laukoteak berriz Zizurkilen, Pedro Mari Otañon. Taldetxo polita osatu dute eta guztiak Otañon elkartzen dira halterofilian trebatzen hasteko asmoz. Infantiletan, Joel Ropero, Eneko Mesa, Kisbel Lopez eta Olatz Rubiñosek. Hauek ere Pedro Mari Otañon entrenatzen dute.

Junior Txapelketa, gizonezkoak

  • 55 kiloko kategorian, Eneko Mesa bigarren eta Sergio Gonzalez hirugarren.
  • 61 kiloko kategorian, Joel Ropero txapelduna.
  • 73 kiloko kategorian, Unai Mesa bigarren eta Mohamed Reda el Byad hirugarren.
  • 89 kiloko kategorian, Zigor Urretabizkaia bigarren.
  • 96 kiloko kategorian, Eki Lizaso txapelduna. Euskadiko marka berriak ezarri zituen, bat bi denbora modalitatean 175 kilorekin, eta beste bi total olinpikoan, 310 eta 315 kilorekin.

Junior Txapelketa, emakumezkoak

  • 71 kiloko kategorian, Maialen Zubeldia bigarren eta Kisbel Lopez hirugarren.

Unibertsitate Txapelketa

  • 81 kiloko kategorian, Beñat Gonzalez txapelduna.
  • 96 kiloko kategorian, Eki Lizaso txapelduna. Unibertsitate Txapelketako marka onenak kategoria guztietan Eki Lizasok egin zituen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!