Atzera begira

Gaur duela 29 urte

Ataria 2024ko ekainaren 5a

1995. urtean gaurko egunez, Ibarrako emakume talde batek emakume bat bortxatzen saiatu zen gizona lanean ari zen aldamiotik jaistera behartu eta epaitegira eraman zuen. 

1995. urteak utzitako irudia da; emakume talde batek egun batzuk lehenago emakume bat bortxatzen saiatu den gizona aldamiotik jaistera behartzen dute eta epaitegiraino joaten dira berekin, erasoa onartu dezan. Ekintza ez zen egun batera mugatu, aurretik ere giroa berotzen ari zen. Emakume bat bortxatzen saiatu eta erasotzailea lasai-lasai zebilen kalean, ezer egin ez balu bezala. Emakumeak sutan jarri zituen horrek, eta horrela elkartu eta ekintza egitea erabaki zuten. 'Ataria'-k ekintza gogoratu zuen 2016an

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!