Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko ekainaren 6a

Biharko astekariko protagonistetako bat Shrabani Aranzabe da, Naturaren Doinuak jaialdiko antolatzailea da , eta Alkizan izango den hiru eguneko festaren inguruan hitz egin du.

Biharko aldizkaria berezia da oso; Ataria astekariak edizio sistema aldatu du, eta honenbestez, aldizkariak hainbat berrikuntza ekarriko ditu: tamainaz txikiagoa eta eramangarriagoa izango da; orrialde gehiago izango ditu; atal berriak izango ditu, eta diseinu aldetik, egokitzapen txikia izan du.

  • Itzea Urkizuren iritzi zutabea.
    • 'Kanbiadore' bat.
  • Andrea Ruiz de Egilaz Belloso txakur hezitzaileari elkarrizketa.
    • «Txakurrak pertsonatzat hartzen ditugu eta arazo bat da».
  • Maddi Etxeberria Otaegiren Arima elikatuz.
    • Konplexuak bueltan.
  • Alberto Letamendi artistari egindako elkarrizketa.
    • «Gustatzen zait irudikatzen dudana perfektua ez izatea»
  • Karlos Linazasororen olerkia.
    • Galdetzen ditut gauzak.
  • Onintza Lasaren iritzi zutabea.
    • Irrintzia.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Aintzane Artolaren errezeta.
    • Arroz esnea.
  • PlazanBazan denbora-pasak.

 

Zuk ere, Ataria astekaria ostiralero zure etxean edo PDF formatuan irakurri nahi baduzu, Egin Atarikide.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!