Orixe institutuko Damian Munteanu Matematika Olinpiadan saritua

Ataria 2024ko ekainaren 2a

Gazte irurarra saria jasotzen, Jaurlaritzako eta Eduardo Chillida museoko ordezkarien eskutik.

Eduardo Chillida Matematika Olinpiadek 20. edizioan laugarren saritua izan da irurarra. Uda honetan ingeles maila hobetzeko Ingalaterran bi asteko ikastaroa egiteko beka jaso du.

Eduardo Chillida Matematika Olinpiaden 20. edizioan laugarren saritua izan da Orixe institutuko DBH 2ko Damian Munteanu ikaslea. Matematika Olinpiada bi fasetan garatu da. Lehenengoa martxoaren 14an burutu zen, edizio honetan parte hartu duten 79 ikastetxeetako bakoitzean. Orotara 1.800 ikasle inguru izan ziren parte hartzen. Proba horren emaitzetatik, finalera pasatzeko, ikastetxe bakoitzeko bi edo hiru ikasle hautatu zituzten irakasleek, ikastetxearen tamainaren arabera.

Azken fasea edo finala maiatzaren 11n izan zen hiru hiriburuetan eta 170 ikasle inguruk parte hartu zuten. Azken fase horretan puntuaziorik onenak lortu dituzten 12 ikasleek jaso dituzte sariak, ikasketak egiten ari diren ikastetxeetako arduradunak eta senideak lagun zituztela egin zen ekitaldian.

Lehenengo lau sarituek, diploma egiaztagiriarekin batera, uda honetan Ingalaterran ingeles maila hobetzeko bi asteko ikastaro bat egiteko beka jaso dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!