Gehigarria: gastronomia

Naturala da ardoa maitatzea

Ataria 2024ko eka. 6a, 19:00

Euskal Herrian, jale eta edale handien etxean, Emari Wines izeneko amets txiki hau sortu dute, nortasunaz betetako edari naturalak jendartean ezagutarazteko.

Mahatsondoa eta bere prozesuak ulertzeko modu berrietara gerturatu nahi duenari eman nahi diote dastatzeko ardo naturala, tradizioak berreskuratu, ardoa zapaldu eta pentsatzeko tarte bat hartzen duenari. Naturalak desberdintasuna markatzen duela uste duenak topatuko du Emarin ardo aproposa.

Ardo naturalaren bertutea
Joan Gomez Pallares adituak honakoa nabarmendu du: «Ardo naturala da, edalontzitik bertatik, egin duen artisauaz hitz egin dizuna, hitz egiten dizuna hazi den mahastiaz, elikatu den lurraz eta klimaz, urte horretan bizi izan dituen eurite, hotz eta lehorteez. Ia interferentziarik gabe, ahalik eta sinpletasun handienarekin hitz egiten dizu ardo naturalak». Emari Wines-en ardoek esaten duten hori entzuteko gonbita luzatzen dute.

Ardo naturalak, sagardoak, garagardoak eta askotariko eskaintza egiten dute. Aho sabaiak gozatu nahi dituen norbanakoentzat nahiz profesionalentzat aukera zabala dago bertan. Konbentzionalismoetatik ihes egin eta naturaltasunera gerturatzeko,eurekin harremanetan jartzeko eskatu dute.


Geroz eta jarraitzaile gehiago ditu ardo naturalak. Konbentzionalismoetatik ihes egin eta ohitura bihurtzen ari da ardoa oparitzea. Bertako kontsumoa eta ekoizpen ekologikoa bultzatzeko modu bat izan daiteke, eta aldi berean, upategi txikiei hazten eta profesionalizatzen lagundu ahal zaie ardo naturala oparituta. Naturalaren alde egitea, jasangarritasunaren alde egitea da. Ardo naturala oparituta, zerbait berria, originala eta baliteke errepikaezina oparitzea.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!