Aiztondo NKT taldeak lortu du Gipuzkoako Boleibol Txapelketa

Ataria 2024ko maiatzaren 30a

Joan den larunbatean kadete taldeak klubaren lehen txapelketa ofiziala irabazi zuen Tolobolei B taldearren aurka 3 eta 1eko emaitzarekin.

Partida hasi bezain laster ikusi zen bi taldeak dena ematera irten zirela, baina antza denez Aiztondo bailarako taldea egoera apur bat hobeto kontrolatu zuen eta 2-0ekoarekin aurreratzea lortu zuen. Hirugarren jokoa Aiztondotarren sakeko akatsek markatu zuten, beharbada euren burua aurretik ikusteak erlaxazio bat eman zien eta tolosarrak ez zuten alferrik galdu bere aukera aldea murrizteko eta 2-1ekoa lortzeko.

 

Laugarren eta azken jokoa izan zen denetan politena: Aiztondok tentsioa jarriz eta Toloboleik berdintzea posible zela sinistuz ekin zioten azken jokoari. Oso joko borrokatu eta polita izan zen, jokaldi bikainak ikusi genituen bi taldeetan, baina Aiztondotarrek ez zuten amore eman eta kopa etxera eraman zuten.

 

Argazkiak: Mikel Rodriguez

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!