Tolosaldeak gastronomia eskaintza aberatsa du, eta ez da azken emaitzara mugatzen. Oinarritik hasten da eskualdearen eskuzabaltasuna. Ekoizleek mimoz zaindutako lehen mailako produktuak ditugu eta baita horiek maisuki prestatzen dituzten profesional bikainak ere. Eguneko menuak edo menu bereziagoak diseinatzen dituzte, eta salneurri bateko edo bestekoak izan, guztietan gailentzen da kalitatea, ostalaritzako profesionalen lurraldea baita Tolosaldea.
Guztiek mimatzen dituzte gertuko produktuak eta esperientzia ahaztezinak eskaintzen dizkiete bezeroei. Eskaintza zabal horretan ezin Tolosara mugatu, eskualdeko herri gehienetan baitago eskaintza gastronomiko aberats eta gozagarria. A TARIA-k eskaintza zabal horren lagin txiki bat ekarri du orriotara, eta mundu mailan ospe handiko sariak dituzten jatetxeekin batera aurkezten ditu herriak bizi mantentzen laguntzen duten ostatuak edo jatetxe xumeagoak.
Guztiek utziko dizuete ahozapore ezin hobea, gustu, nahi eta ahalmen guztietarako eskaintza baitago gehigarri honetan, zabaldu eta bidaiatu Tolosaldeko eskaintza gastronomikoan barrena. On egin!