Tolosaldeko 23 herri atxiki dira mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzera

Ataria 2024ko maiatzaren 27a

Tolosako osteopataren sexu erasoak jasandako emakumeei elkartasuna adieraziko diete 'Nik sinisten dizut. Guk sinisten dizuegu' lelopean. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Tolosako Emakumeon Plazan.

Aduna, Alkiza, Alegia, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldeko Mugimendu Feministak Tolosako osteopataren sexu erasoak jasan dituzten emakumeei babesa adierazteko deitutako elkarretaratzera atxiki dira.

Elkarretaratzea bihar izango da, 19:00etan, Tolosako Emakumeon Plazan (Andragora aurrean). Bertan, Tolosako osteopataren sexu erasoak jasandako emakumeei elkartasuna adieraziko diete Nik sinisten dizut. Guk sinisten dizuegu lelopean.

Tolosaldeko udalerriek zein mugimendu feministak elkarretaratzera bertaratzeko gonbita luzatu diete herritarrei, indarkeria matxista guztien aurkako jarrera irmoa ikusarazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!