Oihana Zubillaga eta Iñaki Olano izan dira eskualdeko azkarrenak Zegama-Aizkorrin

Ataria 2024ko maiatzaren 27a

Mendi maratoi entzutetsuenetako bat da Zegama-Aizkorrikoa eta bertan munduko mendi lasterkari onenetakoek parte hartzen dute.

Eskualdeko mendi korrikalariei dagokionez, emakumezkoetan Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, 26. postuan helmugaratuz, 5.07.19ko denborarekin; bigarrena Laiane Arrospide tolosarra izan da, 36. eta 5.33.26ko denbora eginez; hirugarrena Ainhoa Egiguren irurarra izan da, 57. postuan eta 6.26.03 eginez.

Gizonezkoetan Iñaki Olano altzotarrak 46. postua lortu du, 4.16.57ko denborarekin, eta eskualdeko bigarren azkarrena Hassan Ait Chaou billabonatarra izan da, 50. postua eta 4.22.18 eginez. Hirugarrena Iosu Elola bidaniarra izan da, 70. postua lortuz eta 4.31.32 eginez.

Argazkiak: GOIERRIKO HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!