Badator Herri Txikietako Txapelketa

Ataria 2024ko maiatzaren 23a

Areto futboleko Gipuzkoako Herri Txikietako Txapelketa hastera doa. Aurten berriro ere gizonezkoen helduen mailan jokatuko da, eta gaztetxoen topaketak egingo dira baita ere.

Iaz Aizarnazabal eta Ikaztegietako Kutturru taldea izan ziren parte hartu zuten bakarrak, eta aurten Berrobi eta Itziar batu zaizkie. Ondorioz, finalerdiak jokatuko dira joan etorrira eta finalak, berriz, Berrobin izango dira ekainaren 8an. Txapelketa asteburu honetan bertan hasiko da finalerdietako joaneko partidekin. Horrela, ostiralean 19:00etan Aizarnazabalgo pilotalekuan Aizarnazabal eta Itziar neurtuko dira eta larunbatean 18:30ean Ikaztegietako pilotalekuan Ikaztegietako Kutturru eta Berrobi. Datorren asteburuan jokatuko dira itzulerako neurketak.

Gaztetxoekin era topaketak egingo dira. Aurtengoan Ikaztegieta, Betelu, Errezil eta Aizarnazabal izango dira. Lehen hirurak beteranoak gaztetxoen Herri Txikietako Txapelketan, Aizarnazabal berria. Ostiralean Aizarnazabalgo pilotalekuan 17:30ean Aizarnazabal eta Errezil arituko dira eta larunbatean 17:00etan Ikaztegietako pilotalekuan Ikaztegieta eta Betelu. Itzulerakoak hurrengo astean jokatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!