Lan eskaintza

Atariak sustapen eta marketin arduraduna behar du

Ataria 2024ko maiatzaren 23a

ATARIA markaren sustapena eta harpidetzen kudeaketa eramango duen pertsona baten bila gabiltza. Curriculumak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 26a izango da.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2024ko maiatzaren 26a baino lehen.

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Ataria marka sustatzea eta zabaltzea.
  • Ekintzak, kanpainak eta proiektuak garatu eta aurrera eramatea.
  • Harpidetzak kudeatzea eta fidelizatzea, eta sarea handitzea.

ESKATZEN DA

  • Administrazio, publizitate, harreman publiko edo marketin arloko ikasketak eta ezagutzak izatea.
  • Marketin arloko ezagutza espezifikoak menperatzea (social media marketina, email marketina, analitika eta neurketa tresnak eta abar…).
  • Marketin eta sustapen lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
  • Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: komunikazioa, diseinua...
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna izatea.
  • Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea.
  • Gutxienez euskara C1 maila.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

ESKAINTZEN DA

  • Amatasun baja baten ordezkapena.
  • Lanaldi osorako kontratua.
  • Berehala lanean hastea.
  • Lantokia Tolosan.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2024ko maiatzaren 26a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!