Senidetze Eguna egingo dute larunbatean Adunan

Ataria 2024ko maiatzaren 22a

Iazko Senidetze Eguna Zizurkilen

Aiztondoko udalek El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin duten senidetzea ospatuko dute.

Adunako, Amasa-Villabonako, Asteasuko eta Zizurkilgo udalak senidetuta daude El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin. Urtean zehar hainbat elkartasunezko ekimen burutzen dira Aiztondo bailaran eta larunbateko Senidetze Egunak ere balioko du bi herrien arteko loturak estutzeko. Txandaka antolatu ohi dute Aiztondoko herriek eguna eta aurten Adunari egokitu zaio.

Larunbatean, bertako udaletxean egingo da ekitaldia 12:30ean eta ongi etorri ekitaldia iragarri dute, ondoren, herriko plazan.  Txulobi elkartean bilduko dira gero bazkarian. Txartelak Adunan Uztartzan eta liburutegian, eta Zizurkilen, Iriarten eta Egarrin eskuratu ahal izango dira, besteak beste. Gaur da izen emateko azken eguna eta helduek 20 euroan eta 14 urtetik beherakoek 10 euroan izango dituzte txartelak.

Larunbatean bazkalostean trikitilariak eta zuzeneko deia egingo dute El Salvadorrekin. 

Senidetze Eguna 2024 Adunan

  • Maiatzak 25, larunbata
    • 12:30. Adunako udaletxean harrera.
    • 13:00. Ongi etorri ekitaldia, plazan. 14:30. Elkartasun bazkaria Txulobi elkartean.
    • Bazkal ondoren. Trikitilariak eta El Salvadorrekin zuzeneko deia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!