Andra Festa ospatzen ari dira eskualdeko emakumeen etxean

Ataria 2024ko maiatzaren 17a

Batumore batukada feministak zabaldu du ospakizuna eta hainbat jarduera izango dituzte jarraian, besteak beste, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa, Olaia Toral abeslariaren emanaldia eta Mirari Martiarenaren bakarrizketa.

Andra Festa ari dira egiten Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean. 18:30ean hasi dute ospakizuna Batumore batukada feministarekin eta denetariko jarduerak izango dituzte segidan. Amaia Agirrek emango du ongietorria bertsotan eta, jarraian, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da.

Olaia Toral abeslariaren emanaldia etorriko da gero, eta Mirari Martiarenaren bakarrizketak jarraituko dio. Kantagora, Andragorako kantu taldeak ere abestuko du tartean. Arratsalde osoan zehar clownak ere izango dira. Festak irauten duen bitartean photocall feminista ere izango da, eta luntxa ere izango da bertaratzen diren guztientzat. Amaitzeko, dantzaldia izango da iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!