Altzo eta Amezketa, eskuz, eta Tolosa gomazko paletan

Ataria 2024ko maiatzaren 17a

Herriarteko Pilota Txapelketan parte hartuko duen Altzoko taldea.

Gaur jokatuko dituzte eskualdeko herriek Herriarteko Pilota Txapelketako final-zortzirenetako joaneko partidak. Tolosak Oiartzun hartuko du, Altzo Zaldibian ariko da, eta Amezketa Bergaran.

Herriarteko Pilota Txapelketa final-zortzirenetan sartuko da asteburu honetan eskuz zein gomazko paletan. Eskuz Amezketak Bergaran jokatuko du joaneko neurketa, gaur 19:00etan hasiko den jaialdian. Oñati gainditu zuen 4-2 final-hamaseirenetan eta oraingoan Bergara izango du aurrean. Altzok txapelketan sartuko da final-zortzirenetan, eta Zaldibia izango du aurkari kanporaketan. Joaneko neurketa zaldibiarren etxean jokatuko dute, gaur, 20:00etatik aurrera.

Gomazko paletan Tolosa da eskualdeko herri bakarra parte hartzen ari dena txapelketan, eta aurreko kanporaketan Zumaiari 5-1 irabazi ondoren, oraingoan Oiartzun izango du kontrario. Beotibar frontoian jokatuko dute joaneko jardunaldia, gaur, 20:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!