Ainhoa Garikano garaile Segura-Zerain trail proban

Ataria 2024ko maiatzaren 16a

Ainhoa Garikano, helmuga zeharkatzen. 28 KANALA

Mendi lasterkari tolosarrak Segura-Zerain probako lasterketa luzea irabazi du, 25 kilometrokoa. Hirugarren izan zen Oneka Herrero asteasuarra.

Segura-Zerain mendi lasterketetako luzeena irabazi zuen Ainhoa Garikano tolosarrak. 25 kilometroko proba egiteko 2.55.15eko denbora egin zuen eta tarte handia atera zion bigarren sailkatuari, Gema Rodriguez beasaindarrari, hau 38 minutura helmugaratu baitzen (3.33.13). Hirugarren postuan, bigarrenekotik oso gertu, Oneka Herrero asteasuarra iritsi zen (3.34.47).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!