Gaur, ATARIA egunkaria banatzeko arazoak izan ditugu Amezketako eta inguruko zenbait etxetan. Asfaltatze lanen ondorioz, errepidea 06:00ak arte itxita egon da eta okinari gaurko aleak ezin izan dizkiogu eraman betiko moduan. Biharkoarekin batera banatuko dugu gaurkoa. Irtenbide bat ematen aldera, gaurko egunkariaren webguneko sarbidea ireki egin dugu eta guztiok irakurtzeko aukera izango duzue (pdf formatuan). Aldez aurretik, barkamena eskatzen dizuegu, sor daitezkeen eragozpenengatik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?