Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko mai. 23a, 12:59

Biharko astekariko elkarrizketa nagusia Unai Elordi adimen artifizialean doktore eta ikertzaile tolosarrak eskaini dio Ataria-ri: «Ez nau beldurtzen teknologiak berak, mundua kontrolatzen dutenek baizik».

  • Eneritz Maiz Etxarriren iritzi zutabea.
    • Euskadi, auzolana
  • Jexux Mari eta Pello Arsuaga aita-seme xare egileen elkarrizketa.
    • «Sarea ez da galduko Iruran xarerik egiten ez delako»
  • Hitzez Hitz atala Arritxu Uranga Saizar Galtzaundikidearen eskutik.
    • Uzta ona dator.
  • Aritz Peñagarikanoren iritzi zutabea, Aritzia.
    • Kaiolatik ihes.
  • Imanol Artola felix-en iritzi zutabea.
    • Arrazoia. Bat eta bakarra?
  • Asteburuko agenda.
  • Bixente Gorostidi Harituz-eko kidearen bertsoa.
    • Maiatza, landu baratza.
  • Anari musikariak eskainitako elkarrizketa.
    • «Gozotasunean erortzeak beldur gehiago ematen dit zakartasun gehiegizkoan geratzeak baino»

 

Zuk ere, Ataria astekaria ostiralero zure etxean edo PDF formatuan irakurri nahi baduzu, Egin Atarikide.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!