Hondakin arriskutsuen etxolak berrituko dituzte

Ataria 2024ko maiatzaren 10a

Tolosaldeko Mankomunitateak jakinarazi du datorren astean hasiko direla hondakin arriskutsuak biltzeko etxolak berritzen. Ibarrako San Inazio auzoan eta Alegiako kultur etxearen ondoan daudenak izango dira lehenak.

Hilabeteko epean berrituko dituzte eskualdeko etxolak. Behin Ibarra eta Alegiakoak berrituta, Tolosa, Villabona, Anoeta, Asteasu, Irura, Zizurkil eta Berastegikoekin jarraituko dute. Etxola horiek etxeetan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko erabiltzen dira; hala nola, tonerrak, pinturak, autoetako bateriak, pilak edo aparatu elektriko zein elektroniko txikiak. Berritze lanak egiten dituzten bitartean hondakin arriskutsu horiek Andoaingo Garbigunera edo Mankomunitateak beste herri batzuetan dituen etxoletara eraman behar dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!