Aiztondo NKTko infantilek Gipuzkoako Txapelketaren finalerdia jokatuko dute

Ataria 2024ko maiatzaren 10a

Aiztondo Neskide Kirol Taldeko boleibol taldeak denboraldiko bigarren parte hartzean nabarmentzea lortzen ari dira.

Denboraldi «zirraragarria» izaten ari da Aiztondo Neskide Kirol Taldearen boleibol sailarentzat. Larunbatean, maiatzak 11, infantil taldea Donostiako Pio Baroja kiroldegiko kantxara aterako da, 12:00etan, Lasarteko Ostadar taldearen aurka jokatzera. Gipuzkoako Txapelketaren finalerdia izango dute jokoan. «Finalera iritsiko direlakoaren konbentzimendu irmoarekin daude taldekideak, eta bide horretan klubaren babes eta animo guztiak dituzte», azaldu dute klubetik.

Infantilez gain, aurreko asteburuan kadete mailako taldeak ere Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoetara sailkatzea lortu zuen. Hurrengo asteburuan izango dute finalerdia Aiztondo Neskide Kirol Taldeko kadete mailakoek.

Argazkiak: Mikel Rodriguez

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!