Bost parte hartzaileetatik bi abantailarekin daude Herriartekoan

Ataria 2024ko maiatzaren 6a

Pala modalitatean, Zumaiaren aurka jokatu zuten Tolosako lau pilotariak.

Eskuz, Amezketa doa aurretik kanporaketan, eta Aduna, Tolosa eta Amasa-Villabona galtzen doaz. Palan, Tolosa irabazten doa.

Eskuzko modalitatean, Adunak Azkoitiaren aurka du kanporaketa eta 1-2 galtzen ari da etxean jokatutako joaneko jardunaldiaren ondoren. Kadete mailan, Aburuza-Cestau bikoak 2-22 galdu zuen; jubenil mailan, Iparragirre-Cestau bikoak 22-13 irabazi zuen, eta senior mailan Aburuza-Olasagastik 5-22 galdu zuen.

Tolosak Beasainen jokatu zuen joanekoa, eta 1-2 galtzen doaz. Kadete mailan, Caminos-Gartzia bikoak 12-22 irabazi zuen; jubenil mailan, Altuna-Insausti bikoak 22-14 galdu zuen, eta senior mailan tanto batengatik galdu zuen, 22-21, Altuna-Beloki bikoak.

Amasa-Villabonak kanporaketa zaila du Bergararen aurka, hiru partidak galdu baitzituen etxean jokatutako jardunaldian. Kadetetan, Zufiria-Zufiria bikoak 10-22 galdu zuen; jubeniletan, Aranburu-Larrarte bikoak 1-22 galdu zuen, eta seniorretan Aranburu-Iraolak bikoak 5-22 galdu zuen.

Amezketa 2-1 irabazten ari da Oñatiren aurka kanporaketan, kontrarioen etxean jokatu eta gero. Kadete mailan, Gorostidi-Gorostidi bikoak 22-5 irabazi zuen; jubenil mailan, Fresneda-Ruiz bikoa 22-21 gailendu zen, eta seniorretan Gorostidi-Gorostidi bikoak 14-22 galdu zuen.

Palazko modalitatean, Tolosak 2-1eko abantaila hartu du Zumaiaren aurka, etxetik kanpo. Banaka, Laamirnik 6-20 irabazi zuen; binaka, Aldazabal eta Etxeberria bikoak 10-20 irabazi zuten; azkenik, banaka 7ko koadroren barruan, Mendigainek 20-15 galdu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!