Herriarteko Pilota Txapelketan murgilduko dira gaur hainbat herri

Ataria 2024ko maiatzaren 3a

Eskuz etxean jokatuko dute Amasa-Villabonak eta Adunak, eta kanpoan Amezketak eta Tolosak. Palaz, Tolosak bihar jokatuko du, etxetik kanpo.

Martxan jarriko da asteburuan Herriarteko Pilota Txapelketa. Eskualdeko hainbat herri gaur bertan hasiko dira lehian. Eskuz, Adunak etxean jokatuko du, 18:30ean hasita, Azkoitiaren aurka. Amasa-Villabonak ere etxean jokatuko du, 18:30ean ere, Bergararen aurka. Etxetik kanpo jokatu du Amezketak, Oñatiren etxean, 20:00etan hasita. Tolosak ere kanpoan hasiko du Beasainen aurkako kanporaketa, 19:15ean.

Palari dagokionez, Tolosa da eskualdeko ordezkari bakarra, eta bihar hasiko du Zumaiaren aurkako norgehiagoka. Aurkarien etxean jokatuko du, 10:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!