Iruñeara joateko autobusa antolatu du LABek

Ataria 2024ko apirilaren 29a

Asteazkenean 09:00etan aterako da autobusa Tolosako kiroldegitik Iruñeara. Izena emateko aukera dago oraindik.

LAB sindikatuak 50. urteurreneko ospakizuna egingo du aurtengo Maiatzaren Lehenean Iruñean. Egun osoko egitaraua prestatu dute hiriburuan eta hara joateko autobusak antolatu dituzte Tolosaldetik.

Tolosako kiroldegiko aparkalekutik aterako da autobusa, asteazkenean, 09:00etan eta 19:00etan egingo du itzulera Iruñetik.

Izena eman nahi dutenek, whatsapp mezua bidali beharko dute honako telefono zenbakira: 682 25 26 50.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!